Kultur Etxeak 20 urte

Kultur Etxeak 20 urte

 20 urte betetzeak ez da nola nahiko ibilbidea eta hau ospatzeko, datorren ekainaren  30erako ospakizun eguna antolatu da egitarau xume batekin.

Arratsaldeko 18etatik hasita, ekitaldi desberdinak garatuko dira. Lehenik Kultur Etxeko logo berriaren aurkezpena eginen da eta ondotik, gure herrian 1980ko hamarkada bukaeran gure herriko bestak erakusten duen proiekzioa eskainiko da. Eta azkenik, ospakizunari bukaera emateko, Kultur Etxeak berendua eskainiko du bertaratutako guztiei. Azken hau Etxalarko trikitilariek girotuko dute.

Denak gonbidatuak zaudete!