Inauteriak 2022

Inauteriak 2022

Otsailaren 24an hasita martxoaren 1a arte luzatuko dira aurtengo Iñauteriak.

Ortzegun gizen egunean, herrian ohitura den bezala, eskian ibiliko dira herriko neska mutikoa baserritarrez jantziak “Urtzain gizen” kantatuz eta puskak biltzen; arrautzak, xingarra, goxokiak eta bertzelakoak… Ondotik Landagain eskolako haurrek taldeetan banatuak kalejira ttikia bat eginen dute bertsoak kantatuz eta dantzatuz zenbait txokoetan; Gurutzean, bekolandan, Maixternean eta herrriko plazan.

Igandean, Zaldun inaute egunean berriz kintoen eguna dugu. Eguerdi partean aperitiboen ondotik, herriko kinta desberdinak herriko jatetxeetan otorduak eginen dituzte.

Astelehena, Inaute-inaute egunean, eskian baserriz-baserri (Baiezko eman dutenetan). Baina aitzinetik herriko gazteak gosaltzeko bilduko dira eta ondotik bi taldeetan banaturik herriko baserrietan  ibiliko dira eskian herriko trikitilari gazteen laguntzarekin. Eguerdian atseden hartu eta indarrak hartzeko bazkaltzera geldituko dira, eta ondotik eskian jarraituko dute baserriz baserri ilunabar partean herrian ospakizun eguna bukatuz.

Asteartean mozorroen eta karrozen eguna. Eguerdiko 12etan kalejira egiten da herrian zehar mozorro eta karrozekin herriko trikitilariez lagunduta. Ibilbidean zehar geldiak egiten dira eta antolakuntzak (Etxalarko Gaztik) pintxoak eskainiko ditu. Kalejira bukatutakoan herri bazkari bat izanen da.

Inauteriak 2022 kartela

no images were found