Inauteriak 2020

Inauteriak 2020

Aurtengo inauteriak otsaila ondar aldera ospatuko dira. Ortzegun gizen otsailaren 20an izanen dugu eta ohitura den bezala Etxalarren, goiz partean herriko gazteenak baserritarrez jantzita eskian ibiliko dira etxez-etxe. Arratsalde partean berriz, aspaldiko ohiturari jarraituz, Landagain eskolako haurrek antzerki saioak eta bertsoak eskainiko dituzte herriko leku desberdinetan. Eguna berendu eder batekin bukatuko da herriko frontoian herriko musikarien laguntzraekin..

Bertzetik inauteriak, igandean, astelehenean eta asteartean izanen dute jarraipena. Igandean, beti bezala, kintoen bestak ospatuko dira, astelehnean eskian ibiliko dira egun pasa Etxalarko baserrietan eta asteartean berriz, inauteriea amaiera emateko, mozorroen eguna ospatuko da.

Ongi pasa inauteriak!

Leave a Reply