Haurraren Eguna 2022

Haurraren Eguna 2022

Ikasturtea bukatzen ari da eta ohi den bezala, Haurraren Eguna ospatuko da. Azken edizioak bezala, bi egunetan banatuko da ospakizun eguna, ekainaren 17an eta 19an.

Lehen egunean, ortzilan, ekitaldiak Landagain eskolan izanen dira. 11:30etan hasita eta 14:00ak arte, bertako ikasleak musika kontzertua eskainiko dute, Ipuin topaketa izanen dute eta bukatzeko irakurketa librea.

Igandean berriz, egun nagusian, herriko frontoia eta plaza izanen dira ospakizunen erdigunea. 11:00etatik bazkaltzeko tenore arte Landagain eskolako haurren Txiribuelta animazio taldekoen bisita izanen dute. Bazkalondoan, berriz, patinekin jokoak izanen dituzte berentzeko unea ailegatu arte. Eta egunari bukaera emateko, kale antzerkia izanen da.