Etxalarko 1. Gau Beltza

Etxalarko 1. Gau Beltza

Urriak 31an, Etxalarko lehenbiziko Gau Beltza ospatuko da eta egun honetarako egitarau polita  prestatu da herritar guztiek parte hartzeko.

Arratsalde erditik aitzinera, gaua egina arte, zenbait ekitaldi izanen dira. Haurrentzat aurpegi margotzea izanen da 6tan, eta 7tan ibilbide ttikia herriko xokotan barrena. 8etan berriz gazte eta helduentzat sorpresazko ibilbide izanen da eta ondotik, denentzako afari autogestionatua plazan.

Handien ibilbidean parte hartzeko, izena eman beharko da (Doaneko da) Elutsan edo Herriko Ostatuan dauden zerrendetan .

Arratsaldean zehar argazkiak ateratzeko txokoa edo photocall-a izanen da Udaleko arkupean.

Antolatzaileek herri osoa mozorrotzera animatzen du eta baita etxeko atariak apaintzera ere!