Martxoaren 8an Emakumeen nazioarteko eguna da eta gure herrian ospakizuna aitzineko larunbatera eginen da. Egun honetarako Etxalarko talde feministak segidako egitarau xumea prestatu du:
- 11:30tan Musikaz giroturik, Kultur Etxera abiatzea herriko plazatik.
- 12:00etan Pantxika Lamurren antzerki ikuskizuna Kultur etxeko aretoan.
- Ondotik, itzulera berriro musikaz lagunduak plazaraino.
Antzerki ikusteko lekuak mugatuak daude, beraz interesatuak aitzinetik izena eman beharko dute eta horretarako bi modu eskainiko dira;Kultur Etxeko paneleko zerrendan izena eman edo 625 98 60 13 zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz. Lekuak soberan izan ezkero, egunean bertan sartzen utziko da ere.

