Egutegien salmenta

Egutegien salmenta

Denak dakigun arrazoiengatik, ikasturte hau berezia izaten ari da, eta honek bete betean eragin dio eskolako jangelaren bideragarritasunari, aunitzez haur guttiago geratzen baitira bazkaltzera.  

Eguberrietan Landagain Guraso elkarteak goxokien salmenta antolatu zen diru sarrera estra bat lortzeko  eta orain berriz egutegiak.

Elkarteko kideek, eskolako haurrekin osatutako argazki collage bat erabili dute 2021 paretako  egutegi bat egiteko. Denetara 120 ale egin dira eta herritar orori (Eta nahi duenari) eskainiko dira 5€ren truke. Egutegiak urtarrilaren 18 jarriko dira salgai lehen aipatutako prezioan segidako lekuetan; Kultur Etxea, Plazako dendan eta herriko okindegian.

Leave a Reply