Badira jada urte batzuk Larraburu Jubilatu elkarteko kideak, Muxikoak eta dantzak ikasten eta praktikatzen hasi zirela. Urte hauetan zenbait emanaldietan parte hartu izan dute Etxalar eta inguruko herrietan.
Datorren martxoaren 19an berriz, Muxikoak eta dantzekin gozatzeko aukera izanen da Etxalarko frontoian. Arratsaldeko 6etan hasita, Jaiki Hadi taldearen laguntzarekin, Etxalar eta inguruko herrietako dantzariak egonen dira.