Antzerki emanaldi bikaina!

Antzerki emanaldi bikaina!

Ohitura den bezala gure herrian, sasoi honetan Udazkeneko kultur egunak ospatzen dira. Aurten, ekitaldietako bat, antzerki emanaldi bat izanen da eta egun hauetan estreinatu berri den ikuskizuna eskainiko da, “Sexberdinak”.

Obra honetan, bi euskal aktore ezagun dira protagonista, Telmo Irureta eta Aitziber Garmendia, eta igogailu batean harrapatuta geratu diren bi pertsonen gora beherak kontatzen dira umorea eta drama uztartuz.

Emanaldia Etxalarko Euskara Batzordeak eta Altxata K.K.E-ak antolatu dute.

Sarrerak salgai 18€tan Kultur Etxean (16:00-19:45) urriaren 24tik 28ra.

Ez gelditu sarrerarik gabe!