Amaiur! Libera State.

Amaiur! Libera State.

Urtea aitzinera doa eta Kultur Etxeko XX. Urteurrenaren ekitaldiak ospatuz doaz honekin batera. Hurrengo ekitaldia Amaiur! Libera State liburuaren aurkezpena izanen da Kultur Etxean.

Ekitaldi honetan Asisko Urmeneta egileak hitzaldi ilustratu baten bitartez, argitaratu berri duen liburu honen inguruko azalpenak, xehetasunak eta bitxikeriak ezagutzera emanen ditu.

Ez galdu ekitaldia, benetan bereziak izaten baitira Iruindar artista polifazetiko honen ekitaldiak!

Hitzordua, datorren irailaren 30ean Etxalarko Kultur Etxeko aretoan arratsaldeko 19:00etan

Denak gonbidatuak zaudete!

Hona liburuaren estraktu ttiki bat;

«Gu guztiok hilen gara

Belatzekin batera

gaztelu hura defenditzearren»

Johanes Agirre, Etxalarko notarioa, 1522-07-11.