Akordeoi kontzertuak Andra Mari Elizan

Akordeoi kontzertuak Andra Mari Elizan

Udan Etxalarko herrian ez da musikarik faltako. Horren adibide Etxalarko Andra Mari elizan programaturik dauden bi kontzertuak.

Bi emanaldi hauetan herriko bizilaguna den Oliver Del Val egonen da. Lehena uztailaren 25ean izanen eta honetan bakarka moduan emanen du kontzertua. Bigarren berriz abuztuaren 7an izanen da ere Andra Mari elizan, baina kasu honetan hirukote moduan eskainiko dute  kontzertua eta honetan ere Oliver egonen da.

Emanaldiak, bi egunetan, meza nagusiaren ondotik izanen dira (12:45 inguru) eta doanekoak izanen dira.

Beraz, musika gustuko baduzu eta gainera akordeoi zalea bazara ez galdu aukera hauek gozatu eder bat hartzeko!