Asteburua ekitaldiz beterik!

Asteburua ekitaldiz beterik!

Benetan ederra urriko azken astebururako Etxalarko Gaztik antolatu duten ospakizun egitaraua. Ortzila eta larunbatean, ekitaldi desberdinez gozatzeko aukera izanen da. Ortzilin Berritxarrak taldearen DARDARA filma hasteko. Larunbatean berriz ekitaldi gehiago daude, denak arratsalde partean. MUS TXAPELKETArekin emanen zaio hasiera, ondotik PATATA TORTILLA LEHIAKETA eta azkenik egunari akabera eman edo gauari hasiera emateko, BURRUNBA ELEKTROTXARANGA.

Bertzelako informazio guztia kartelean.

Oharra;  Patata tortilla txapelketan apuntatzeko zerrendak Elutsa eta Herriko Ostatuko paneletan daude.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude