Haurraren eguna 2021

Haurraren eguna 2021

Aitzineko asteetan Etxalarko Udalak iragarri zuen bezala, aurten ere ez dira herriko bestak izanen. Honen ordez zenbait ekitaldi antolatuko dira udan zehar.

Lehena, pasa den uztailaren 18an burutzekoa zena, Herri Kirol emanaldi bat hain zuen ere, zonaldean COVID-19 pandemiaren egoeraren kaskartzearen ondorioz, bertan behera geratu zen eta oraindik ez dago erabakita zein egunetan burutuko den.

Igande honetarako berriz, Haurraren eguna antolatu du Etxalarko Udalak. Egun honetan Navar producciones eskainita, haurrentzako parkea eta “Txu-Txu trena” izanen da goizen (11:00-13:00) eta arratsaldez (15:00-18:00).

Honen ondotik Landagain Guraso Elkarteak berendua eskainiko du herriko plazan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude