Emakumeen egun umoretsua herrian

Emakumeen egun umoretsua herrian

Martxoaren 8an Emakumeen nazioarteko eguna da eta gure herrian ospakizuna aitzineko larunbatera eginen da. Egun honetarako Etxalarko talde feministak segidako egitarau xumea prestatu du:

  • 11:30tan Musikaz giroturik, Kultur Etxera abiatzea herriko plazatik.
  • 12:00etan Pantxika Lamurren antzerki ikuskizuna Kultur etxeko aretoan.
  • Ondotik, itzulera berriro musikaz lagunduak plazaraino.

Antzerki ikusteko lekuak mugatuak daude, beraz interesatuak aitzinetik izena eman beharko dute eta horretarako bi modu eskainiko dira;Kultur Etxeko paneleko zerrendan izena eman edo 625 98 60 13 zenbakira deituz edo mezu bat bidaliz. Lekuak soberan izan ezkero, egunean bertan sartzen utziko da ere.

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *