Ortzegun Gizen 2021

Ortzegun Gizen 2021

Bizitzen ari garen pandemia honek, aurtengo Iñauteriei eragin die ere. Ortzegun gizenaren kasuan betiko ohiturak aurten bederen ezingo dira ospatu.

Egun honekin Etxalarren, herriko neska mutikoak goiz partean etxez etxe eta baserriz baserri eskian ibiltzen dira xingarra, arrautzak, goxokiak eta bertzelakoak biltzen, beti ere ohitua den bezala, baserritarrez jantzia. Arratsalde partean berriz, herrian zehar kalejira eginez, Landagain eskolako ikasleek antzerkiak egiten dituzte leku eta xoko berezietan. Eta ospakizun egun eder honi amaiera emateko, herriko plazan berendua eskaintzen da, beti ere herriko trikitlariak alaiturik!

Espero dezagun, 2022an ortzegun gizen eder bat ospatzeko aukera izatea!

Segidako kartelean Landagain eskolak Etxalarko herritarrei Iñauterien seinalea egiteko balkoiak egiten duten proposamena. Animatu zure ere!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude