Euskarazko baliabideak merkataritza eta ostalaritzarako

Euskarazko baliabideak merkataritza eta ostalaritzarako

UEMAK bere web orriko “Kartelak” atalean kartela mota desberdin eta ugariak eskaintzen ditu merkataritza eta ostalaritzako establezimenduentzako. Kartel hauek 2 modutara aprobetxa daitezke: batetik, bertan dauden euskarriak deskargatuta, eta zuzenean bakoitzak berea inprimatuta; bestetik, formularioa betez gero, orain arte bezala, establezimenduan jasoko dituzte bere eskaerak plastifikatuta.

 

UEMAren webgunetik orain artean bezala, nahi duen guztiak eskari pertsonalizatuak egiteko aukera ere izanen du; menu propioak egitekoa, erraterako. Ereduen zerrendan ez dagoen irudiren bat behar badu norbaitek, lasai eska daiteke ere. Dena dela, berriak sortzen eta webgunea eguneratzen jarraituko dute UEMAkoek.

 

Gure EUSKARA indartzen jarraitu nahi badugu, dendak eta tabernak gure erakusleiho izan behar dira eta EUSKARAK PRESENTZIA IZAN BEHAR DU!

 

Atala bisitatu

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude