Zuhaitzaren eguna

Zuhaitzaren eguna

Urtero bezala Landagain eskolako ikasleak zuhaitzaren eguna ospatuko dute. Aurten otsailaren 14a izanen da aukeratutako eguna beti ere eguraldi lagun bada. Azken ateraldietan egin den bezala, oraingoan ere Azeri lepo izeneko parajera joanen dira ikasleak, haur hezkuntzakoak oinez (Gurasoek eramanda) eta lehen hezkuntzakoak berriz oinez.

Eguneko programa:

  • 9:00tan lehen hezkuntzako ikasleak oinez abiatuko dira Landagain eskolatik Azeri Lepo aldera.
  • 10:00etan haur hezkuntzakoak kotxez joanen dira Landagain eskolatik Azeri Lepora
  • Gosaldu ondotik zuhaitzak landatuko dira.
  • Ondotik bazkaldu.
  • 14:15tan itzulera ordua; Haur hezkuntzakoak kotxez eta lehen hezkuntzakoak oinez.

Espero dezagun eguraldi ona ateratzea eta denek egunaz gozatu ahal izatea.

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *