Gurasoentzat, familiatik ohartu egitasmoa

Gurasoentzat, familiatik ohartu egitasmoa

Hurrengo hilabeteetan sustantzien kontsumo prebentzioa indartzeko bertze lan ildo bat martxan jarriko du Bortzirietako Gizarte Zerbitzuak. Kasu honetan ez dute “aditurik” ekarriko, ezta ere lagun arteko kezka eta ezinegonak elkartrukatzeko espazio bat sortuko ere, ez da hezitzaileak emandako eduki sorta bat izango ere. Hezitzailea gidari izanen den egitasmoan, elkarri erakutsi eta ikasteko espazio bat izanen da, aurrez prestaturiko material eta hausnarketetan oinarritua.

Egitasmo hau Plan Foral Drogodependencias-eko teknikarien formazio eta materialetatik egokitua izan da. Esku-hartze hezitzaileetan ezinbertzekoak dira ezagutza, jarrera, gaitasunak eta inguruneko baldintzak aintzat hartzea. Eta guzti hauetaz arituko dira aurreikusitako saioetan.

Egutegia  / Etxalarko ekitaldia

 

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *