Gaur egun

ECKONOMIA

– Gaur egun


Nekazaritza eta abeltzaintza

Gaur egun nekazaritzan eta abeltzaintzan jende gutxik jarduten du. Lehengo garaiekin alderatuz, gaur egun baserrietan, lehen baino askoz ere abere buru gutxiago dago. Badira ahalik ere oraindik ere animaliekin lan egiten dutenak, zerri esplotazioak, ahate loditegiak eta artaldeak dituztenak. Lehen edozein baserri edo etxeetan behiak, ardiak eta bertzelako animali domestikoak izaten ziren.
Nekazaritzan herrian ia ez dago jardunik. Garai batean herrikoa etxe eta baserria guztiak berain lur eremua zeukaten, bertan patata, artoa, arbia, ilarrak eta bertzelakoak erein eta landatzeko. Gaur egun landa edo baratzen ibiltzen direnak, afizio, ohitura eta jakien kalitateagatik egiten dute. Soro aunitzetan fruta ondoak landatu dituzte baita ere.
Baserriaren bertze bilakaera nabarmena izan da, Landa etxetan bihurtzearena. Baserri asko, egoera  txarra ikusita, landa etxetan bihurtu dira. Etxalar, Nafarroako landa etxe gehien dituen herria da.

Industria

Sektore honetan, herriko jende aunitzek egiten du lan, baina gehienek herritik kanpo. Herrian, sektore honen barne badaude zerrategi bat, zurgindegiak, kalitatezko galtzerdien enpresa bat eta pentsuen kooperatiba bat. Gero, ere badira eraikuntza munduaren inguruan lan egiten duten enpresa txikiak.
Eskualdeko enpresetatik, garrantzi handia dauka herriko biztanleagoarentzat Bera eta Lesakako industria guneak, bertan jende askok egiten baitu lan.

Zerbitzuak

Zerbitzuen sektore honek, turismoa konkretuki, herriaren ekonomian garrantzi handia dauka. Urte guztian zehar, karrikan eta mendietatik banandurik dauden landa etxeak, kanpotik etorritako jendeaz betetzen dira. Usategiak ere erreklamo onak izaten dira udazkena partean, herriko kale, jatetxe eta tabernak girotzeko.
Eguneroko zerbitzuei dagokionez, Etxalarren edozein herri txikian topa daitezken zerbitzuak aurki daitezke; okindegia, janari dendak, mediku kontsultategia, eskola, botika, eta abar.