Elizako erregistroa

Elizako erregistroa

Etxalarko aitzinakoak

Zure zuhaitz genealogikoa osatzen ari zara?

Zure arbasoen informazioa eskuratu nahi duzu?

Zure deituren jatorria jakin nahi duzu?

XVI. mendetik XX. mendera, Etxalarko Andra Mari elizan erregistratutako jaiotzak, ezkontzak eta heriotzak kontsultatzeko aukera dago orain Pello Apezetxea Kultur Gunean.

Jakin beharrekoak

Elizako erregistroaren datu basea Kultur Etxeko Telezentroko ordenagailu batean instalatuta dago.
Edozeinek datu basean kontsultak egiteko, nahi badu aldez aurretik (Lekua ziurtatzeko) eskaera egin dezake bai postaz (kulturetxea@etxalar.org) edo telefonoz deituz (948 635386).
GARRANTZTSUA: Liburu zaharren irudiak ezin dira inprimatu. Bakarrik oharrak hartu daitezke.
Datu babespenaren legearen jarraituz, datuak 1960 urtera artekoak izanen dira. Data honetatik aitzineko erregistroak ezin dira kontsultatu.