Aurkezpena

ETXALAR

– Aurkezpena

 

Etxalarko herria Nafarroako iparraldean kokatuta dago, bortzirietako herririk ekialde-arrena izanik. Iparraldean Bera eta Sarako herriekin egiten du muga, ekialdean Baztaneko bailararekin, hegoaldean Bertizaranarekin eta mendebaldean berriz Igantzi eta Lesakarekin.

Etxalarko lurraldea 47km2 neurria dauka. Etxalarko hirigunea, mendiez inguraturik dago, herria haizeetatik babestuz. Klima oso hezea da, baina aldi berean epela eta osasuntsua. Etxeak, gehientsuak nahiko handiak dira eta harriz eta egurrez eginak dira batez ere. Etzeez aparte, Etxalarko herrian badira bertze gauza aunitz edozeinen kuriositatea asetzeko modukoak; Usategiak, inguru naturala, ondare arkitektoniko eta kulturala, ospakizunak…

Biztanleak

Altuera(m)

Azalera (km2)

Auzoak

  • Nola ailegatu:

Irun eta Iruña batzen dituen errepidea hartu, N-121 hain zuzenki , 67. puntu kilometriko arte. Hemen Etxalarrera doan eskualdeko bidea (NA-4400) hartu eta lau kilometro egiterakoan herrian aurkituko gara. Etxalarrera bertze lekuetatik  ere ailegatzen ahal da, adibidez Saratik datorren errepidea (D-932) hartuta edota Zugarramurditik datorrena hartuta.